Edukira joan

Hontzaren Nebulosa

Koordenatuak: Zeruko mapa 11h 14.8m 00s, +55° 01′ 00″
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hontzaren Nebulosa
Behaketa
Distantzia Lurretik2.600 ly eta 879,4301 pc
Itxurazko magnitudea (V)15,777, 15,414, 15,96, 16,194, 15,7264, 16,71, 14,277, 10,934, 11,586, 13,01 eta 13,178
Gorputz-gurasoaOrionen beso
AurkitzaileaPierre Méchain (mul) Itzuli
Aurkikuntza-data1781eko otsailaren 16a
Gorriranzko lerrakuntza0
KonstelazioaHartz Handia
Abiadura erradiala0 km/s
Igoera zuzena168,69880209216 °
Deklinazioa55,019023701408 °
Izendapenak

Hontzaren Nebulosa (Messier 97 edo NGC 3587 bezala ezaguna) Hartz Handia konstelazioan dagoen nebulosa da. Pierre Méchainek aurkitu zuen 1781ean. Hontzaren Nebulosa izena Lord Rossek sortu zuen, lehen aldiz 1848an erabili zuena. 1866an, William Hugginsek bere nebulosa gaseosa izaera ezagutu zuen bere espektroa behatuz[1]. Lurretik 2.600 argi urte ingurura dago.

M97 nebulosa planetario konplexuenetako bat bezala hartzen da. Bere itxura, zeharka ikusitako estalki zilindriko toriko bezala interpretatu da, zilindroaren muturrak, kanporatutako materialetan txiroak diren guneekin lotzen direlarik, hontzaren begiei dagokiona. Estalki hau nebulosa ahulago eta ez hain ionizatu batez bildua dago.

Erdiko izarrak, 16 magnitudekoa, 0,7 eguzki masako masa du, nebulosaren beraren masa 0,15 eguzki masatan estimatzen den bitartean. Nebulosa duela 6.000 urte sortu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Messier Object 97» web.archive.org 2008-02-26 (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]